Oporrak Bakean programarako familia bila ari da Hernaniko Udala

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 6a, 00:00

8 eta 12 urte arteko haur sahararrak hartzeko familiak behar dira. Apirilaren 28ra arte eman daiteke izena. 

Oporrak Bakean programarako familiak bilatzen jarraitzen du Hernaniko Udalak. Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan bizi diren 8 eta 12 urte bitarteko haurrek udara Euskal Herrian pasatzea ahalbidetzen du programak, haien «elikadura eta osasuna hobetzeko»: «Hernanin egiten duten egonaldiaren ondoren bitamina nahikoa hatzen dute kanpamentuetako negu hotzari aurre egiteko». 

Udako bi hilabete horietan udaleku irekietan dohainik parte hartzeko aukera dute Saharako haurrek, eta bidaiako gastuak bere gain hartzen ditu Hernaniko Udalak. Harrera familia izateko apirilaren 28a baino lehenago eman behar da izena. Informazio gehiago eskuratzeko 943 33 70 17 telefonora deitu, lankidetza@hernani.eus helbidera idatzi edo Kulturarteko Plaza Feministara bertaratu daitezke herritarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!