Erniarraitz sariketako finalera sailkatu da Andoni Rekondo

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 6a, 00:00

Azkoitiako Martirieta auzoko saioa irabazita, zuzenean lortu zuen hernaniarrak finalerako txartela.

Pasa den ostiralean jokatu zuten XII. Erniarraitz sariketako lehenengo kanporaketa, Azkoitiako Martirieta auzoko elkartean. Sei bertsolari gazte aritu ziren kantuan, eta Andoni Rekondo hernaniarrak lortu zuen finalerako txartela. 

Giro ederra sortu zen elkartean, eta 253 puntu eskuratuta, lehenengo postuan amaitu zuen Rekondok. Honela geratu zen sailkapena: Andoni Rekondo (253), Aitor Tatiegi (238), Maite Sarasola (235,5), Garazi Navarro (231), Maddi Agirre (226) eta Naia Arrizabalaga (223,5).

Sariketako bigarren kanporaketa martxoaren 15ean izango da, Zestoako Lau Iturri elkartean. Bertan arituko dira Julene Iturbe, Aimar Sorazu, Gorka Pagonabarraga, Irantzu Idoate, Maddi Aiestaran eta Eki Mateorena.  

Martxoaren 22an izango da finala

Azpeitiako San Agustin kulturgunean izango da aurtengo finala, martxoaren 22an, gaueko 22:00etan. Sei bertsolarik abestuko dute bertan, eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude kulturaz.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!