Odol ematea bihar, anbulatorioan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 4a, 00:00

Bihar asteartean, arratsaldean odola emateko aukera izango da Hernaniko anbulatorioan. Horretarako goizean zehar 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu beharko da, arratsalderako zita eskatzeko. Odola emateko ordutegia arratsaldeko 17:00etatik 20:40etara izango da. 2024ko erronka 78 odol emaile berri lortzea izango da. Horretarako bihartik emaile berriak izatea da onena eta aukera bihar du odola eman nahi duenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!