Odol ematea etzi izango da anbulatorioan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 3a, 00:00

Odola emateko zita aurretik, goizean zehar, hartu behar da 943 00 75 85 telefono zenbakira deituta.

Etzi asteartean, arratsaldean odola emateko aukera izango da Hernaniko anbulatorioan. Horretarako goizean zehar 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu beharko da, arratsalderako zita eskatzeko.

Odola emateko ordutegia arratsaldeko 17:00etatik 20:40etara izango da. 2024ko erronka 78 odol emaile berri lortzea izango da. Horretarako etzitik emaile berriak izatea da onena eta aukera etzi du odola eman nahi duenak.

Urteko hirugarren estrakzioa izango da. Urteko lehenengo estrakzioan, urtarrileko lehenengo asteartean, 30 pertsona hurbildu ziren odol ematera. Bigarren estrakzioan, otsaileko lehenengo asteartean, 50 pertsonek eman zuten odola.

Ordua hartu eta odola ematera bertaratzeko deia luzatu die Hernaniko Odol Emaileen Elkarteak herritar guztiei. Izan ere, ezinbestekoa da odol erreserbak haunditzea, egunerokoan sortzen diren beharrei aurre egin ahal izateko. Aurreko urteko hilabete askotan esaterako, erreserbak oso maila bajuan zeudela ohartarazi zuen Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!