Bailarako 55 ikaslek hartu zuten parte Erriberako Piano Topaketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 3a, 00:00

Piano Topaketako 12-14 urteko ikasleak, diplomak jasota, Erriberan.

Hernani Musika Eskolako 29 gaztetxo eta Astigarragako Norberto Almandoz eskolako 26 aritu ziren.

Piano Topaketa egin zuten aurreko igandean, Erriberan, Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak eta bere baitako musika eskolek antolatuta. Aurrenekoz egin zuten Astigarragan, eta bailarako ikasleek ez zuten hutsik egin. Donostia eta Ibargain musika eskoletako ikasleekin batera, bertan izan ziren Astigarragako Norberto Almandoz musika eskolako 26 piano ikasle, eta Hernani Musika Eskolako 29. Guztira, beraz, bailarako 55 piano ikaslek gozarazi zuten beren piano doinuez, beste musika eskoletakoekin ekimena eta eszenatokia partekatuz. Hiru mailatan banatuta aritu ziren partehartzaileak.

Norberto Almandozetik, honakoak izan ziren partehartzaileak: 8-11 urtekoetan, Paul Betelu Gil, Abene Etxebeste Morales, Bidane galarraga Cuesta, Garazi Guereñu Paternain, Ekai Larraz Puyol, Julen Martín López, David Martín Mendoza, Unai Polo Martínez, Adrián Riveiro Muñoz, Valentina Salas Apaza, Aisha Saralegui Adhia, Maiane Saralegui Adhia eta Libe Zuloaga Aramberri; 12-14 urtekoetan, Hugo Ausio Franco, Yago Ausio Franco, Maddi Beloki Lizeaga, Aimar Galarraga Cuesta, Eider García Galarza, Jone García García de Andoin, Aitana González Pérez, Ander Martín López, Alexandra Riveiro Muños eta Igone Zuaznabar Tena; eta 15-18 urtekoetan, Uxue Meira Ruiz, Naiara Ortiz de Castro eta Mara Turri Iturrioz.

Hernani Musika Eskolatik, berriz, hauexek izan ziren pianojoleak: 8-11 urtekoetan, Libe Astiz Ugalde, Idoia Dorronsoro Marcos, Irati Fernández Rodríguez, Luar Garayoa Aristi, Katixa Gartzia Armendariz, Markel Imaz Martínez, Maya Ivu Neamtu, Mikel Segovia Quijano eta Irati Torres Risueño; 12-14 urtekoetan, Jon Aldave Ibarburu, Naroa Elizegi Rodriguez, Maddi Galarraga Manjarres, Ignacio Goikoetxea Pizarro, Maialen Matos Lapeña, Aiara Mujika  Laburu, Maddi Pagola Garin, Uxune Pagola Garin,  Nahia Sanchez Cobelo eta Jone Trejo Arraztio; eta 15-18 urtekoetan, Martin Arraztio   Fernandez, Ibon Etxegia Aizpurua, Ander Fano Corta, Irune Fernández  Rodriguez, Unai López Napal, Unai Muñoz Zabaleta,  Sara Ortíz Telleria, Noa Rodríguez Rodríguez, Libe Rodríguez Mitxelena eta Auritz Txintxurreta Setien.

Hernaniko piano ikasleak pozik, topaketako diplomak eskuetan dituztela.
 

Partehartze agiri gisa, diploma bana jaso zuten guztiek

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!