Lehenengo postuari eusten saiatuko da Hernani, Toloboleien aurka

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 2a, 00:00

Tolobolei taldearen bisita jasoko du Hernaniko Boleibol Elkarteko senior mailako taldeak. Lehenengo postuan dago Hernani, eta horri eusten saiatuko dira jokalariak; gaur gaurkoz, fase honetan jokatutako 5 partiduetan 3 garaipen eta 2 porrot jaso ditu taldeak. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da seniorren partidua. Ordu berean jokatuko dute jubenilen bi taldeek: Hernani 1 taldeak Fortuna B taldearen aurka jokatuko du, eta Hernani 2 taldeak Harresi 1 taldearen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!