Gaztediren aurka arituko dira gaur arratsaldean trikoloreak, Landaren

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 2a, 00:00

Lider amaitu nahi du Hernanik.

Arratsaldeko 16:00etan hasiko dute bosgarren jardunaldiko partidua. Bi partidu klabeetako bat da, A multzoko aurreneko postuan bukatzeko.

Bigarren itzuliko bosgarren jardunaldiko partidua jokatuko du gaur arratsaldean (16:00) Hernanik, etxean, Gaztediren aurka. Oraingoz, bigarren fasean jokatutako partidu guztiak irabaztea lortu du Hernanik, eta bide horretan jarraitu nahi du taldeak. A multzoko aurreneko postuan bukatzea daukate jokoan trikoloreek, eta gaurkoa izango da horretarako klabeetako bat; bestea, datorren asteburuan Real Oviedoren kontra jokatuko dutena, Landaren hori ere.

Une honetan, 5 puntuko aldea dauka Hernanik Gernika bigarren sailkatuarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!