Trafiko aldaketak, Langile ikastolaren Laubidieta eraikineko sarrera orduan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 29a, 00:00

Bihartik aurrera (ostirala) Langile ikastolaren Laubidieta eraikinean goizeko sarrera orduko auto-pilaketa arintzeko, Udaltzaingoak Iturregi kaleko trafikoa bideratuko du 08:50etatik 09:10etara. Ordu-tarte horretan, Langile ikastolako oinezkoen sarreraren parean bidea moztuko da, ibilgailuak ez pilatzeko eta ikasleak oinez seguru joateko. Hori bai, auzotarrek sartu eta ateratzeko aukera izango dute baimen berezirik gabe. Eskaera Langile Ikastolako zuzendaritzatik iritsi da udaletxera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!