Bihar amaituko da Extremadurarako bidairako izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 29a, 00:00

Goiz Eguzkin beste bidai bat antolatu dute maiatzerako. Taldea osatzen bada, Extremadurara joango dira maiatzaren 19tik 25era. 600 euro dira bidaia, eta banakako logela nahi izanez gero, 190 euroko gehigarria izango du. Izena emateko epea bihar arratsaldeko 18:00etan bukatuko da. Izena aurrez aurre edo WhatsApp bidez eman daiteke. Beti bezala, plaza baino pertsona gehiago balego, zozketa egingo lukete datorren astelehenean, martxoaren 4an, goizeko 11:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!