Elgoibarko Saxofoi lehiaketan sariak lortu dituzte hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 29a, 00:00

Xabier Abril, Ander Pacheco eta Malen Pacheco.

12 urte artekoen mailan, lehenengo saria partekatu zuten Xabier Abril eta Ander Pacheco hernaniarrek.

Pasa den asteburuan, III. Nazioarteko Hamaikasax Lehiaketa Saxofoi-Jole Gazteentzat izan zen Elgoibarren. Eta bertan, Hernaniko Musika Eskola Publikotik aurkeztutako hiru ikasleek emaitza bikainak lortu zituzten.
C sailean, 12 urte artekoenean, lehenengo saria partekatu zuten Xabier Abril Rama eta Ander Pacheco Montero hernaniarrek. Epaimahaikideek honakoa azaldu zuten sari banaketaren une­an: «Ez ginen ados jartzen Anderri edo Xabierri eman lehenengo saria, eta biak eskola berdinekoak zirela, ikusita biek txapela konpartitzea erabaki dugu».

 

Malen Pachecok, bigarren saria

B sailean, 14 urte artekoenean, Malen Pacheco Monterok bigarren postua lortu zuen. A sailean, 16 urte artekoetan, irabazlea Kantabriako Ilia Pelayo Gonzalez izan zen, eta bigarren postua Cristina de los Angeles Gomez Guerra kanariarrak eskuratu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!