Hernaniarren mugikortasun ohiturak ezagutzeko galdetegia

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 28a, 00:00

Hernaniko herritarren mugikortasun jokabide, ohitura, zailtasun eta beharrak jaso nahi dituzte Hernaniko Udalak eta Kalapie Hiriko txirrindulari elkarteak. Hori dela eta, galdetegi bat prestatu dute elkarrekin, «herriko errealitatea hobeto ulertzeko». Galdetegia martxoaren 22a arte egongo da erantzun daiteke. Ondoren, prest azaltzen diren parte-hartzaileekin eztabaida-foroa ere antolatuko da apirilean, haien errealitateari buruz sakonago eztabaidatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!