Igerilekuko taberna eramateko proposamenak etzira arte aurkeztu daitezke

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 28a, 00:00

Hernaniko Udal Jolas Igerilekuko tabernaren zerbitzua esleitzeko prozesua martxan du Udalak. Etzi izango da proposamenak aurkezteko azken eguna. Estali gabeko igerilekuetako taberna zerbitzua kudeatzeko interesa duenak, gutxienez denboraldiko 1.650 euro (BEZ kanpo) ordaindu beharko dio Udalari. Kopuru hori gehitzea hobekuntza gisa hartuko da. Urtebeteko kontratua izango da, gehienez ere lau urte arte luzagarria. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!