'eMCumeak' antzezlana, bihar Korrika kulturalean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 28a, 00:00

'eMCumeak' obrak irekiko du Korrika kulturala.

Biterin bihar, 19:00etan hasiko da saioa. Goizuetak hartuko du erreleboa larunbatean, 17:30etan, Zapotxinekin.

Korrika girotzeko Hernanialdeko AEK-k hainbat ekintza antolatu ditu, otsailean eta martxoan, Korrika kulturalaren barruan. Aste honetan eta datorren astean ondorengo ekitaldiak izango dira. Bihar, 19:00etan, Biterin eMCumeak antzezlana eskainiko da. Zuzeneko musika, bertsoak eta antzerkia uztartzen ditu ikuskizunak. 

Martxoaren 2an, larunbatean, Goizuetak hartuko du erreleboa. Ganbaran, 17:30etan, Zapotxin pailazoaren emanaldia izango da eta martxoaren 3an, 18:00etan, Bizkarsoro filma eskainiko da. Astigarragan ere igandean, Erriberan, 19:00etan Bizkarsoro eskainiko da.

Badon* opera garaikidea, 23. Korrikaren ekitaldi kultural nagusia martxoaren 7an eskainiko da Biterin, 19:00etan. 

Aranon ere izango dute Korrika kulturala datorren asteko larunbatean, martxoaren 9an, Korrika festa antolatuko dute. Eguerdian bigarren eskuko azoka izango da. 14:00etan kantu bazkaria eta 18:00etan argazki subasta. 

Datorren asteko ekitaldiak Goizuetan amaituko dira, martxoaren 10ean, Enperadorearen kondaira antzezlanaren emanaldiarekin Ganbaran, 17:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!