Urteurren bazkarian museko sariak banatu ziren

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 27a, 00:00

Elur Txoriko bazkaria eta gero banatu ziren museko sariak eta bolari txapeldunei eskerrak eman zitzaizkien.

Elur Txoriko kideak bazkari baten bueltan bildu ziren elkartearen 67. urteurrena ospatzeko, eta bide batez, 65. Mus Txapelketako sariak banatu ziren. Aurtengoan, Ekhi Santxez eta Mikel Manterola izan dira txapeldunak, finalean Aitzol Aizpurua eta Rober Fernandez garaituta. Bestalde, elkarteak Fermin Zuloaga, Patxi Loreak, Benito Loitegi, Fernando Gallego eta Rosa Mari Santo bolariei eskerrak eman zizkien Gipuzkoako txapeldunak izan baitira taldeka; bereziki Rosa Mari Santosi, hainbat txapela irabazi baititu. Azkenik, Koldo Monge eta Jose Ignacio Otxotori eskerrak eman zizkieten urteetan zehar elkarteko ekintza ezberdinetan emandako laguntzagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!