Mañe i Flaquer plaza eraberritzeko lanak bukatu dira

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 27a, 00:00

Mañe i Flaquerreko plaza eraberritu da.

Argitasuna irabazteko eta irisgarriago izan dadin, Udala eta auzotarren artean osatu da eraberritzeko proiektua.

Mañe i Flaquer plaza eraberritzeko lanak bukatuta, argitsuagoa eta irisgarriagoa da orain eremua. Plaza berritzeko proiektuan Udala eta bertako auzotarrak elkarlanean aritu dira. Izan ere, parte-hartze prozesu baten bidez, auzotarrek euren ekarpenak eta proposamenak egiteko aukera izan zuten eta horiek ere txertatu dira egitasmoan.

Plazaren azalera osoa egokitu da, argitasuna irabaz dezan eta irisgarritasuna hobetzeko. Bi eremu sortu dira: batak, lorategi tankera du eta bestea, kirol eta jolas eremua da. Horrez gain, aparkalekuak txukundu, eta plaza eta Kulturarteko Plaza Feminista lotzen dituen errepidean margoketak egin dira, oinezkoei lehentasuna emateko.

Hernaniko Udalak 307.865 euro inbertitu ditu lan horietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!