Enaitz Goñik bere bi marka hobetu ditu

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 27a, 00:00

Sabadellen jokatutako Espainiako Txapelketan, estilo libreko 200 eta 400 metroko probetan lortu du hobekuntza.

Enaitz Goñik estilo libreko 200 eta 400 metroko probetan bere markarik onenak egin ditu pasa den astean, Espainiako Neguko Open Absolutu Txapelketan. Sabadellen jokatu zen txapelketa, 50 metroko igerilekuan, eta Goñi B finaletik postu bakarrera geratu zen 200eko proban 1:55.03ko denborarekin. 

400eko proban 4:08.89ko denbora egin zuen. Sailkapen nagusian 43garren amaitu zuen proba honetan. Bi proba horietan Espainiako errekorrak egin ziren, txapelketaren maila altuaren islada.

Bizkar estiloko 200 metroko proban ere aritu zen igerilari astigartarra. Hemen ezin izan zuen bere markarik onena egin, 2:10.48ko denborarekin. 25garren amaitu zuen. Balorazio postiboa egin du igerilariak, oraindik markak hobetzen ari baita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!