Nesken senior taldeak garaipena (1-3), Ipar Titanak taldearen aurka

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 27a, 00:00

Neska seniorrek Ostadarren aurka jokatu zutenekoa.

Nesken infantil taldeak bakarrik jaso zuen porrota (3-1) asteburuan, Tolosaren aurka jokatutako partiduan.

Guztira hamar partidu jokatu dituzte asteburuan eta horietatik bederatzi garaipen lortu dituzte Hernaniko boleibol taldeek. Neska seniorrek Ipar Titanak Donostiako taldeari egin zioten bisita, eta 1-3ko garaipenarekin itzuli ziren etxera. Hasieratik gailendu ziren Hernaniko neskak (0-2), baina hirugarren jokoan, talde Donostiarrak irabazi zuen (1-2).  Hala ere, laugarren jokotik aurrera, hernaniarrak gehiago zirela erakutsi zuten: 15-25, 23-25, 25-22 eta 15-25.

Neska jubenilek ere ez dute hutsik egin, bi taldeak bisitari modura jokatuta ere, Hernani 1 taldeak 0-3ko emaitzarekin gainditu zuen Tolobolei taldea (5-25, 19-25, 6-25). Hernani 2 taldeak, berriz, Donostian jokatu zuen Aldapeta Maria A taldearen aurka eta garaipena lortu zuten neska hernaniarrek (0-3), partiduaren jaun eta jabe izanik: 22-25, 16-25 eta 18-25.

Mutil kadeteek, Bera Beraren aurka jokatu zuten Donostian.  Partidu luzea eta parekatua izan bazen ere, Hernanirentzat izan zen garaipena: 2-3; ondorengo jokoekin: 14-25, 28-26, 25-22, 19-25 eta 13-15. Maila berean, nesken hiru taldeek irabazi zuten, hirurek kiroldegian jokatuta. Hernani 1 taldeak, aurkariari ez zion tantorik egiten utzi: 3-0.  Bere aldetik, Hernani 2 taldea Fortuna 1 taldearen aurka lehiatu zen eta 0-3 emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka. Azkenik, Hernani 3 taldeak, Harresi 1 taldearen aurka neurtu zituen indarrak, eta kostata, Hernanik 3-2ko garaipena lortu zuen.

Asteburuan, neska infantiletan, Hernani 1 taldeak jaso zuten porrota (3-1), Tolosaren aurka, etxetik kanpo jokatutako partiduan; eta Hernani 2 taldeak, berriz, txanponaren beste aldea ezagutu zuen, Ostadar B garaituta (3-0). Mutilak ere 3-1 gailendu ziren Usurbilgo Udarregiren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!