Sanjoanak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 27a, 00:00

San Joanetarako lau hilabete geratzen dira.

Martxoaren 27a izango da lanak aurkezteko azken eguna.

Aurtengo Sanjoanak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da eta proposamenak martxoaren 27ra arte jasoko ditu Hernaniko Udaleko Kultura sailak. 

Kartel lehiaketan edonork parte har dezake eta ezinbestean SANJOANAK 2024 goiburua izango dute lan guztiek. Lanak formatu digitalean aurkeztuko dira, 32x48 zm-ko neurrian, Biteri Kultur Etxean bertan edo kultura@hernani.eus-era bidalita. Egilearen datuak aparte emango dira.

Aurkezten diren lanen artean, Sanjoanetako Jai Batzordeak gehienez ere sei aukeratuko ditu eta horien artean, herritarrek emandako bozka bidez aukeratuko da irabazlea. Bozketa herrikoia apirilaren 22tik maiatzaren 3ra izango da.

Maiatzaren 10ean ezagutuko da kartel irabazlea. Irabazleak 700 euroko saria jasoko du: erdia (350 euro) esku-dirutan eta beste erdia, Berriak elkarteko dendetan erabiltzeko bono gisa. Oinarriak www.hernani.eus-en eskuragai daude. Saritutako obra Hernaniko Udalaren jabetzan geldituko da. 

Ezinbestekoa da lehiaketara aurkeztutako lanak 2023ko maiatzaren 31 baino lehen Biteri kultur etxetik erretiratzea; data horretarako erretiratu ezean Udalaren eskuetara pasatuko dira. Erabakia apelaezina da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!