Sandiusterriko kultur gunea ezagutzeko ate irekiak, etzi

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 26a, 00:00

Ate irekien saioak egingo ditu Hernaniko Udalak, aste honetan, Sandiusterriko kultur gunea ezagutu ahal izateko. Asteazkean izango dira, eta bi saio egingo dituzte herritarrentzat, 12:30etan eta 18:00etan.

Oraindik badago tokia, eta interesa duenak, aldez aurretik eman behar du izena, kultura@hernani.eus helbide elektroniko­an edo 943 55 29 62 telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!