Donibaneren aurka lehia gaur, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 24a, 00:00

Mutilen senior taldeak Irunen jokatuko du gaur, 19:45etan.

Hernaniko mutil seniorrek Irunera bidaiatu beharko dute gaur, Donibaneren aurkako norgehiagokan murgiltzeko. Arratsaldeko 19:45etan hasiko da partidua. Hernaniko seniorrek  gaurko lehia irabazteko aukerak dituzte, izan ere, Donibane atzetik doa zazpigarren postuan, bi puntu pilatuta. Astigarragako neska jubenilek ere etxetik kanpo jokatuko dute, bihar, goizeko 10:15etan. Zuri Zuri izango dute aurrez aurre, eta beraz, Legazpin jokatuko dute. Maila berean, Hernaniko neskek, etxean jokatuko dute gaur, arratsaldeko 16:00etan. Bidasoaren aurka neurtu beharko dituzte indarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!