Eguraldi txarra dela eta, bertan behera geratu da Hondarribiako traineruen jaitsiera

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 24a, 00:00

Bestalde, bihar jokatuko dute Batel Ligako bosgarren jardunaldia, Tolosan.

Trabak jarri dizkio eguraldi txarrak Hernaniko 'Maialen' traineruari. Gaur arratsaldean egin behar zuten XXIV. Hondarribiko traineruen jaitsiera, eta, iragarpena dela eta, bertan behera utzi behar izan dute. 

Taldea pixkanaka erritmoa hartzen ari da, eta Asier Ocon entrenatzaileak hobekuntzak nabaritzen ditu astez aste. Oraingo honetan lehiatu ezingo duten arren, hurrengo estropadetarako lanean jarraituko du taldeak. 

 

Batelen Ligako jardunaldia, bihar

Gipuzkoako Batelen Ligak ere aurrera jarraitzen du. Bihar goizean jokatuko dute bosgarren jardunaldia, Tolosan. Bertan, Hernaniko infantil eta promesa mailako arraunlariek hartuko dute parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!