Landarera itzuliko dira gaur trikoloreak, La Únicaren aurkako partiduan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 24a, 00:00

Hiru partiduak irabazi ditu Hernanik bigarren fasean, eta laugarrenaren bila joango da gaur, arratsaldeko 16:00etan, Landarera. 

Bi jardunaldiren ondoren, etxera itzuliko da gaur Hernaniko Ohorezko B mailako taldea. La Únicaren aurka jokatuko dute arratsaldean, 16:00etan hasita, Landaren. 

Bigarren fasean emaitza ezinhobeak lortzen ari da Hernani; momentuz, jokatutako partidu guztiak irabazi dituzte trikoloreek, eta maila horretan mantentzea da taldearen helburua. La Únicak, berriz, bigarren faseko hiru partiduetatik bi irabaztea lortu du. 

Trikoloreek dagoeneko jokoan ezer gutxi duten arren, garrantzitsua da klubarentzat denboraldia ahozapore gozoarekin amaitzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!