'Loti ederrak' antzezlana Biteriko oholtzan gaur, Glu Glu konpainiak

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 24a, 00:00
Ipuin klasikoa hautsiko du Loti ederrak. Argazkia: GluGlu.

Gaur eguerdiko 12:00etan hasiko da emanaldia Biterin. 3 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat zuzenduta doa.

Glu Glu konpainiak, 'Loti ederrak' antzezlana ekarriko du gaur, Biterira. Eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera emanaldiari eta sarrerak 3,5 euroren truke eskuratu daitezke. Haurrentzat eta gaztetxoentzat zuzendutako lan hau, Loti ederrak ipuin klasikoaren antzerkiaren egokitzapena da. Hala ere, eszenatokira eramateko ipuinaren alderdi sexistak eta tradizionalistak ezabatu dituzte. Oraingo honetan, ipuin klasikoa gaur eguneko gai gatazkatsuenetako batez jarduteko baliatuko dute: «haur zein nerabeen sare sozialen menpekotasuna edota esklabotza. Inposatu zaizkigun edertasun-estereotipoekin haustea dugu xede. Hautaketa honek, kontraesana eman lezake, eta, bada».

 

Goizeder, protagonista 

Gaurko protagonista, Goizeder, eszenatokian Loti Ederra ipuin klasikoko neskatoa izango da. Eszenaz eszena alegiazko ipuin klasikoa eta gaur eguneko momentuak tartekatuko dira. Fabula bera komedia eta parodia izango da. Baina ez dugu ipuineko biderik tradizionalena jarraituko. Hautsiko dute inposatutako printzea, gaztelua eta printzesak, haiengandik askatuko ditugu gaur eguneko haurrak. 

Horretarako, eszenaratze dinamikoa proposatuko dute. Ohi bezala, musikarekin, abestiekin eta dantzarekin osatuko dugu hari narratibo nagusia. Baina, gainera, eszenatokian pantaila bertikal desberdinekin, gobernatzen eta esklabo bihurtzen gaituzten telefono mugikorren pantailak irudikatuko dituzte. Pantailak ere ispilu izango dira. «Ispiluetan elkarri begiratzen eta onartzen ikasi behar dugulako, gutako bakoitza bakarra, desberdina eta paregabea dela ikusi, ikasi eta onartu. Edo bestela ere, ispilu ahurrak izan daitezke gure antzezlanekoak, esperpentoa osatzen duten bezalakoak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!