'Betazalak' lana aurkeztuko du Xabi San Sebastianek gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 23a, 00:00

Bosgarren lana aurkeztuko du Xabi San Sebastian donostiarrak, Hernanin.

Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera kontzertuari, eta artista musikari donostiarrak bere bosgarren lana aurkeztuko du.

Gaur arratsaldeko 19:30etan, Xabi San Sebastian musikari eta abeslari donostiarrak, 'Betazalak' izeneko lana aurkeztuko du Biterin. Orain arte kaleratu duen bosgarren disko honetarako, ohiko bost laguneko taldea igoko da oholtzara: San Sebastianek jarriko ditu ahotsa eta gitarren doinuak, Karlos Arancegui ariko da baterian, Nando Neira kontrabaxuan eta baxuan, Satxa Soriazu teklatuetan, eta Gari Otamendi biolinarekin eta biolarekin. Kontzertu honetan, bi gonbidatu berezi igoko dira oholtzara: Juanjo Otxandorena eta Nahia Valle. Kontzerturako sarrerak eskuragarri daude Biterin bertan, edota kultura.hernani.eus atarian, 8 euroan.

'Betazalak' diskoak jasotzen ditu «tantaz tanta distilatutako hamar kantu berri» Eta folk kantautoreen ildoa jarraituz, «soinu akustiko finez jantzitako letra poetiko-politikoak» landu dituzte Xabi San Sebastianek berak, Harkaitz Canok, Beñat Gaztelumendik eta Iñigo Astizek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!