'Auzoko Elkarrizketak' ekimena antolatu du Doberak Euskaltzaleen Topagunearekin batera, biharko

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 23a, 00:00

Doberak herritarrak parte hartzera animatu ditu.

Hernaniko hizkuntza aniztasunaren egoeraz jardungo dute, besteak beste, bihar goizeko 10:00etan hasita, Kulturarteko Plaza Feministan.

Martxan da dagoeneko hizkuntza aniztasunarekin lotutako 'Auzoko Elkarrizketak' proiektua, Euskaltzaleen Topagunearen eskutik. Euskal Herriko hamaika txokotan lantzea da Topagunearen xedea, baina horretarako, bi proba pilotu abiatu dituzte aurrena: Hernanin garatzen ari dira horietako bat, Dobera Euskara Elkartearen eskutik izango da bihar, Kultuarteko Plaza Feministan, Hernaniko Udalaren laguntzarekin; bestea, berriz, Getxon lantzen ari dira.

Hiru orduko gizarteko elkarrizketa bat izango dela jakinarazi du Doberak, eta xehetasunak azaldu ditu: «Hernaniko hizkuntza aniztasunaren egoera jabetzeaz gain, aurrerantzean hartu beharreko norabidea zuzentzen lagundu eta herritar zein eragile ezberdinekin dauden elkarlan aukerak aztertuko ditugu».

Hau aurrera eramateko eta «elkarrizketa modu eraginkorrean emateko», Doberak dio bi errealitate gorpuzten dituzten pertsonak behar dituela: «alde batetik, euskeraren normalizazio prozesuan interesa dutenak; eta bestetik, gizartera aniztasuna eta aberastasuna ekarri dutenak». Era berean, aurreiritziak alde batera utziko direla ere argitu du Hernaniko euskera elkarteak: «badago betidanik Euskal Herritarra ez bada ere, euskeraren normalizazio prozesuan modu aktiboan dabilenik edo, hemen jaiota ere, euskeratik urrun kokatzen denik

Dobera Euskera Elkarteak, beraz, herritarrak parte hartzera gonbidatu nahi ditu «elkarrizketa taldeak herriko errealitatea ahalik eta modu zintzoenean ordezkatu dezan».  Parte hartu nahi duenak, helbide honetan eman dezakete izena: https://cutt.ly/mwBBPFlT. Zaintza zerbitzua ere izango da, saio osoan zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!