'Tierra de nadie' dantza ikuskizuna gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 22a, 00:00
Eva Guerrero eta Garazi López de Armentia dira ikuskizuneko dantzariak.

Iluntzeko 19:30etan eskainiko du bere lan berriena Eva Guerrero koreografo eta interpreteak.

Bere lan berrienarekin, bira egiten ari da Eva Guerrero koreografo eta interpretea, eta Hernanin egingo du geldialdia gaur: 'Tierra de nadie' ikuskizuna eskainiko du Biterin, iluntzeko 19:30etan hasita. Sarrerak eskuragarri daude 8 euroan, Biterin eta kultura.hernani.eus atarian.

Azaroaren 23an estreinatu zuten ikuskizuna, Bilboko Arriaga antzokian. Guerrerok zuzendu du lana, eta bera da dantzarietako bat, Garazi López de Armentiarekin batera. Zuzeneko musika eta ahotsa, berriz, Yolanda Bustillok eta Carla Sevillak jarriko dute. «Lau interprete eme, dantza, ahots eta musikako pieza baterako, naturara, barrura eta kanpoaldera, hurbiltzen gaituena, giro poetikoen, gorputz arrotzen, soinu gogortzaileen eta animaliak ere badiren emakumeen bidez», azaldu dute egileek: «'Tierra de nadie'k hasiera eta amaierez, distantziez, gorputza osatzen duten gorputzez eta horien arteko harremanez hitz egiten du; idatzi gabeko arauez, ertzez, topaketez eta desadostasunez. Baina, batez ere, 'Tierra de nadie'k gorputzari buruz hitz egiten du, bere izaeraz eta gorputzen arteko politikaz. Eszenatokian galdetzen dugulako, 'Nori dagokio gorputza?'».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!