Argazkilaritza tailerrean izena emateko aukera, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 22a, 00:00

Argazkilaritza ikastaroa antolatu du Hernaniko Udalak, martxotik maiatzera bitarte; eta izenemate epea bihar bukatuko da. Argazkigintza digitala landuko dute Biterin, euskeraz, eta astelehenetan izango dira saioak, 19:00etatik 21:00etara, martxoaren 4tik maiatzaren 27ra. Gainera, hiru saio praktiko ere egingo dituzte, klase orduetatik kanpo. Prezioa 64,20 eurokoa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!