Martxan jarri du Hernaniko Udalak, Udal Jolas igerileku irekietako tabernaren zerbitzua esleitzeko prozesua, eta martxoaren 1era arte izango da proposamenak aurkezteko epea. Taberna zerbitzua kudeatzeko interesa duenak, gutxienez 1.650 euro (BEZik gabe) ordainduko beharko du denboraldiko, eta hobekuntza gisa hartuko da kopuru hori haunditzea. Urtebeteko kontratua izango da, gehienez ere lau urtera arte luzagarria. Oinarriak, hernani.eus webgunean.