Futbito txapelketa ostiralean hasi zen

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 20a, 00:00

Lagun Arteko bigarren edizioan 18 taldek hartuko dute parte eta Latsunbeko zelaian jokatuko dira partiduak.

Hernaniko Gazte Asanbladak  bigarren urtez jarraian Hernaniko Lagun Arteko II. futbito txapelketa jarri du martxan. Aurtengo edizioan kuadrila ezberdinetako jendez osatutako 18 talde arituko dira lehian. 

Otsailetik maiatza bitarte iraungo du eta partiduak ostiralero izango dira Latsunbeko futbol zelaian 20:30etatik aurrera. Aurreko astean izan zen lehen jardunaldia, gazte asko gerturatu zen bertara eta partiduek giro ederra sortu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!