Liderraren aurka, ezin garaipena lortu

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 20a, 00:00

23 urtez azpikoen taldeak Sant Cugaten 43-17 galdu zuen, oraindik porrota ezagutzen ez duen taldearen aurka.

23 urtez azpiko taldeak Sant Cugaten galdu egin zuen 43-17. Bartzelonako taldeak sendotasuna erakutsi zuen eta hernaniarrek aukera gutxi izan zituzten partidua aurrera ateratzeko. Egutegian aurreratutako partidua zen igandean jokatu zena. Sant Cugatek partidu guztiak irabazi ditu aurtengo denboraldian, hamaikatik hamaika, eta trikoloreek bazekiten zaila izango dela punturen bat lortzea. Hala ere, ongi lehiatu zuten eta galdu arren gustora geratu ziren egindako lanarekin.

Asteburuan Landaren bi partidu jokatu ziren, 18 eta 16 urte azpikoen mailan. 18 urtez azpikoek garaipen ona lortu zuten Uribealdearen aurka, 19-0. 16 urtez azpikoek, berriz, ezin izan zuten irabazi eta 7-19 galdu zuten Bera Beraren aurka. 14 urtez azpikoek Irunen lortu zuten garaipena, 19-33, eta errugbi barneratzaileko taldeak Bilbon jokatu zuen. Universitario Bilabo eta Hernani taldeek egun ederra pasa zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!