Azpiroz sailkatu da Masterseko finalera

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 20a, 00:00

Ansaren aurkaria izango da datorren larunbatean, Juaneneari 27-30 irabazi eta gero, Ligaxkako azken partiduan.

Azpiroz izango da Ansa II.aren aurkaria Kutxabank Masterseko finalean, ligaxkako partida erabakigarrian Juaneneari 27-30 irabazi ondoren. Azpiroz txapelketa bikaina ari da jokatzen. Atarikoan, Barrenetxea kanporatu zuen eta Ansa II.aren aurka galdu ondoren, Juaneneari ere irabazi dio, finalerako txartela merezimendu osoz lortuta.

Azpirozek partidua bere jokamoldera eramaten jakin zuen, peloteo luzeekin eta inork erritmo altuarekin hautsi gabe. Hor eroso aurkitu zen, eta Juaneneak ez zuen asmatu taktikan. Partidua gogor eta luze batean murgildu zen eta hor Azpirozek gehiago eutsi zion. Azken tantoetan irabazlea freskoago egon zen.

Zubirik irabazi zuen goizuetarren arteko lehia

Jaialdiko lehenengo partiduan Loitegik eta Zubirik 15-6 eta 15-3 lortu zuten garaipena Jabaleraren eta Apezetxearen aurka. Jaun eta jabe izan ziren gorriak eta, beraz, Zubirik irabazi zuen goizuetarren arteko lehia.

Bestetik, estelarrean, Segurola eta Barrenetxea izan ziren nagusi 1-2 Urriza eta Martirena bikotearen aurka. Lehendabiziko seta gorriek irabazi zuten 15-8, baina hurrengo biak urdinen aldekoak izan ziren 14-15 eta 5-8. Tanto erabakigarrietan hobeto moldatu ziren Segurola eta Barrenetxea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!