Enaitz Goñi Espainiako Neguko Txapelketan arituko da bihartik

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 20a, 00:00

Igeriketako Munduko Txapelketak herenegun amaitu ziren Dohan eta atsedenerako tarterik gabe bihar Sabadellen, Espainiako Neguko Txapelketak hasiko dira. Bertan, Dohan izandako igerilari batzuk hartuko dute parte eta Enaitz Goñi astigartarrak ere hiru probetan eman du izena. Hernanin jaio eta Astigarragan bizi den igerilaria estilo libreko 200 metroko proban, estilo libreko 400 metroko proban eta bizkar estiloko 200 metroko proban arituko da. 

Txapelketa bihar hasiko da eta igandean amaituko da. Lehendabiziko egunean 400ean egingo du igeri, ostegunean 200 metro bizkarren arituko da eta 200 libreekin amaituko du partaidetza larunbatean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!