Magia egin zuten Hernanin Euskal Herriko Irekiko elite partiduan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 20a, 00:00

Murillo eta Ruiz de Azuak 30-29 irabazi zuten Martin eta Igoak osatzen duten bikotearen aurka, partidu ikusgarri batean.

Jardunaldi ikusgarria ikusi zen larunbatean Hernaniko frontoian, Euskal Herriko Irekiko partiduetan. Maila ezberdinetako bost partidu jokatu ziren eta elite mailakoan, magia  egin zuten frontoian. Partidu ikusgarri batean Murillok eta Ruiz de Azuak 30-29 garaitu zituzten, Martin eta Igoa. Lehenengo mailan, Salanuevak eta Eizmendik erraz garaitu zituzten Otxoa eta Eizmendi, 30-8. Maila berean, Maciciorrek eta Kerejetak ezin izan zuten irabazi, 28-30, Errekaleorren aurka. 

Bigarren mailan, Tolaretxipi eta Iriondo 10 tantoko abantailarekin eta 27-21 aurretik joan arren, 29-30 galdu zuten. Hori B-ren aurka eta hirugarren mailan, Olveirak eta Mirandak 30-27 lortu zuten garaipena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!