Neska seniorrek garaipena lortu dute asteburuan, Vendeta taldearen aurka

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 20a, 00:00
Senior mailako neskek Ostadarren aurka jokatu zueneko argazkia.

1-3 irabazi zuten Hernaniko neska nagusiek, Donostian. 

Asteburuan, Hernaniko neska nagusiek, sekulako garaipena (1-3) lortu zuten, Donostiako Vendeta taldearen aurka. Etxetik kanpo jokatu zuten hernaniarrek, eta partidua ez zen espero bezain ondo hasi, izan ere, 25-23 galdu zuten lehenengo jokoa. Hala ere, bigarren jokoan Hernani indartsu atera zen kantxara eta Hernaniko neskak gailendu ziren eta hiru jokoak irabazi zituzten segidan: 15-25, 19-25 eta 11-25. Horrenbestez, 1-3ko garaipena lortu zuten Hernaniko neska seniorrek, bolada txarrari buelta ematen hasteko. 

Jubenil mailan, nesken Hernani 2 taldeak etxeko berotasunean jokatu bazuen ere, ezin izan zuen Hondarribiako Harresi 2 taldea garaitu (1-3) eta ondorengoak izan ziren jokoak: 23-25, 25-23, 21-25, 13-25. Lehenengo hiru jokoak oso orekatuak izan ziren, baina laugarrenean, Hondarribiak erraz hartu zion aurrea Hernaniri.

 

Kadeteetan, galdu eta irabazi

Kadete mailako neskek, txanponaren bi aldeak ezagutu zituzten. Hernani 2 taldeak Oarso Urdina taldea garaitu zuen 0-3ko emaitzarekin (5-25,10-25,18-25). Hernani 1 taldeak, ordea, porrota (3-0) jaso zuten Oarso Gorria taldearen aurka. Kadete mutilek, aldiz, ez zuten partidurik jokatu, Harresi taldeko jokalari asko gaixotuta zeudelako. Beraz, partidua atzeratzea erabaki zuten.

Infantiletan, nesken mailan, Hernani 1 taldeak 2-3 galdu zuen Harresi 2 taldearen aurka, eta oso partidu mugitua eta orekatua izan zen. Hernani 2 taldeak, ordea, ez zuen partidua jokatu lehiakideek ez zutelako seikotea osatu, beraz, hernaniarren alde izan ziren puntuak.

Atsedena izan zuten pasa den asteburuan, infantil mutilek eta Hernani 1 kadete mailako neskek. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!