Ainhoa Pradosek lehenengo postua, kadete mailan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 19a, 00:00

Senior A taldea laugarren gelditu zen, Bergaran.

Senior Master B mailan, berriz, Nerea Echarrik bigarren postua lortu zuen, Bergarako amateur txapelketan.

Otsaileko aurreneko asteburuan emaitza ederrak lortu zituzten Hernaniko gimnastek, Bergarako amateur txapelketan. Kadete B mailan, Ainhoa Prados izan zen aurrenengo postua lortu zuena; jubenil B mailan, taldeka, Hernaniko taldeak hirugarren postuari eutsi zion, eta banaka, Maider Iriondo gelditu zen hirugarren. Maila berean, Jone Aguilarrek laugarren postua lortu zuen eta bosgarrena, Elene Rodriguezentzat izan zen. June Rueda zortzigarren postuan gelditu zen Senior B mailan, eta Nerea Echarrik, bigarren postua irabazi zuen, Senior Master B mailan. Hernaniko taldea laugarren postuan gelditu zen, Senior A mailan, eta azkenik,  Senior A Master mailan, hirugarren postua lortu zuen Ainara Ruedak eta bosgarrena, June Clementek.

Entrenatzaileak, Patricia Perezek, ondorengoa adierazi zuen txapelketa amaituta: «nahiz eta akats batzuk egin, gimnastek erakutsi zuten jarrerarekin gelditzen naiz. Astero egiten duten lana ikusita, ez dut dudarik oso denboraldi ona egingo dugula». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!