Dorleta Kortazarrek 'Ispiluak' izeneko ipuin emanaldai eskaini zuen, larunbat arratsaldean, Kulturarteko Plaza Feministan. Herritar ugari bertaratu ziren, eta giro goxo-goxoa sortu zen. Kortazarrek, ispiluan beren buruari begiratu eta beste aldera gurutzatzeko ausardia zuten emakumeen zenbait istorio kontatu zituen. Eta kontaketa amaitu zuenean, gaztain batzuetan bueltan solasaldi ederrak sortu ziren hizlariaren eta entzuleen artean.