Aldo Mendezek helduentzat ipuin kontaketa, 22an

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 19a, 00:00

Aurten ere Hernaniko Liburutegiak bat egiten du Intujai Teatroak antolatzen duen Ahozkotasunaren Nazioarteko jaialdiarekin. Bertan jatorri ezberdinetako narratzaileek publiko ezberdinei zuzendutako istorioak kontatuko dituzte. Eta ostegun honetan, Kubatik etorritako Aldo Mendezek eskainiko du helduentzako ipuin kontaketa, arratsaldeko 19:00etan, liburutegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!