Bilera datorren asteartean, Gibelaldek

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 18a, 00:00

Ohiko bilera orokorra antolatu du Lizeagako Gibelalde auzo elkarteak, datorren astearterako. Arratsaldeko 19:00etan izango da Gibelaldeko egoitzan (Larramendi 11). Ohiko bilera orokorraz gain, Gibelaldek bazkidetza berresteko edota bazkide egiteko, ondorengo egutegia antolatu du: otsailaren 20an, 22an,27an eta 29an, arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara, Gibelalderen egoitzan. «Bertan itxarongo zaituztegu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!