Emantzipatzeko ezintasunaz sakontzeko komitea gaur, Kontrakantxan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 17a, 00:00

Buruntzaldeako Gazte Koordinadora Sozialistatik dinamika bat jarri dute martxan, Emantzipatzeko ezintasunaren aurrean gazte langileok lehen lerrora! lemapean. Gaur 11:30etan komite bat deitu dute Hernaniko kontrakantxa gaztetxean, egoera horren inguruan hitz egin eta sakontzeko eta herriko gazteak bertan parte hartzera animatzen dituzte «Prezioen igoera, soldata baxuak, emantzipatzeko ezintasuna eta abar dira gure errealitatea eta hori salatzeko abiatu dugu dinamika hau».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!