Hernaniko Udala, Hernaniko herritarrak hobeto informatzeko asmoarekin, kanpo komunikazioko diagnostikoa egiten hasi da. Honela, Hernaniko Udalak zer eta nola ezagutu eta kanal horiek hobetzeko neurriak zehaztea da diagnostiko honen helburua.
Hori dela eta, Hernaniko herritarren iritzia ere bildu nahi du Udalak. Horretarako, telefono bidezko inkestak egingo dira datorren astetik aurrera. 400 herritarrek jasoko dute Udalaren deia. Herritarren parte-hartzea aldez aurretik eskertu nahi du Udalak, euren iritzia eta proposamenak entzutea ezinbestekoa izango baita informazio-kanalak hobetzeko.