Zuhaitzak landatuko dira gaur Aparrainen

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 17a, 00:00

250 zuhaitza landatuko dira guztira eta goizean irten dira, gazte zein helduak, Ugaldetxora.

Aparrain mendiko azpialdean izango da gaur 49. Zuhaitz Eguna (25. Joxe Legarreta Zuhaitz Eguna). Bertan 200 haritzondo eta 50 lizarrondo aldatuko dituzte elkartutako haur zein helduek. Hernaniko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek eta herritar helduek parte hartu ahalko dute jardueran.

Lehendabizi autobusez joango dira Ugaldetxoraino, eta handik oinez iritsiko dira Aparrainera, jarduera egingo den eremura. Autobusa 09:00etan abiatuko da Hernanitik (Elkano kaletik -Biteri Kultur Etxe ondoan), eta 09:10etan Ereñotzutik. Aparrainera oinez joango diren helduak, Gudarien plazatik irten dira 07:30etan. 

Arbolak aldatu ondoren, Apa­rraingo bor­dara joango dira hamaiketakoa egiteko. 12:30ak aldera egingo dute buelta autobusez Ugaldetxotik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!