Berriak merkatari elkarteak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Hernaniko Udalarekin elkarlanean, Stock Azoka arrakastatsua antolatu du bi egunez. Ostegunean Plaza Berrin jende asko ibili zen, dendek eskaintzen zutena ikusten, eta merkatariak gustora zeuden. Ostiralean eguraldi euritsuagoa egin arren, Plaza Berritik ez zen mugitu azoka, eta bertan izan ziren erosle eta saltzaileak.