Jaialdi polita izango da gaur, 16:00etan hasita, Hernaniko kiroldegiko frontoian: palako Euskal Herriko torneoetako lau partidu jokatuko dituzte bertan.
Irekikoak izango dira horietatik lau, eta Hernaniko bost bikote izango dira lehian. Lehenengo mailan, Enara Macicior eta Ane Kerejeta ariko dira Errekaleorren kontra; eta Naroa Otxoa eta Nahia Eizmendi, Garazi Eizmendiren eta Salanuevaren kontra. Bigarren mailan, berriz, Joana Tolaretxipik eta Maddi Iriondok jokatuko dute, Hori Hori B taldearen kontra. Eta hirugarren mailan, Irati Olveirak eta Mirandak ere Hori Hori B izango dute aurrez aurre.
Eliteko txapelketako partiduan, berriz, ez da hernaniarrik izango: Murillo eta Ruiz de Azua, Martinen eta Igoaren kontra.