Pintxopotea eta kontzertua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 16a, 00:00

Hernaniko Txotx garaiari aurre egiteko, Hernaniko zenbait gaztek 'Ostiral Alternatiboak' izeneko iniziatiba hasi zuten pasa den ostiralean, eta bigarren saioa izango dute gaur. Aurrera eramaten ari diren dinamikaren azalpenak eman ostean, pintxopoteaz gozatzeko aukera eskainiko dute gaur, 'Aiert'ek eskainiko duen kontzertu akustikoarekin batera. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da dinamika, Tilosetako kioskoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!