Hernaniko Txotx garaiari aurre egiteko, Hernaniko zenbait gaztek 'Ostiral Alternatiboak' izeneko iniziatiba hasi zuten pasa den ostiralean, eta bigarren saioa izango dute bihar. Aurrera eramaten ari diren dinamikaren azalpenak eman ostean, pintxopoteaz gozatzeko aukera eskainiko dute bihar, 'Aiert'ek eskainiko duen kontzertu akustikoarekin batera. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da dinamika, Tilosetako kioskoan.