Gaur eta bihar, Stock Azoka

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 15a, 00:00

Gaur eta bihar, Hernaniko neguko stock azokan denetariko produktuak erosteko aukera izango dute hernaniarrek, Berriak elkartearen eskutik. Plaza Berrin izango da azoka eta euria eginez gero, Atsegindegira lekualdatuko dute. Berriak elkarteak herritarrak animatu nahi izan ditu, herriko komertzio txikia gogora ekarriz: «animatu Stock Azokara. Hernaniko denda txikia babestu, eta egunero eskaintze diguten berotasuna itzuli». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!