Moto gidari bat hil da gaur, Hernaniko A-15 errepidean gertatutako istripuan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 13a, 20:02

Arratsaldean gertatu da ezbeharra. Motoko gidaria hil egin da eta motoan zijoan beste pertsona zauritua Donostiko Ospitalera eraman dute.

Moto istripu bat gertatu da A-15 errepideko 166 kilometroan, Donostia noranzkoan; Zikuñaga auzoaren parean dagoen errepidean. Moto gidaria hil egin da eta motoan zijoan beste pertsona, zauritua eraman dute Donostiako Ospitalera. Lehen ikerketen arabera, ibilgailuko bidaiariek kontrola galdu eta bidetik atera dira. Zauritua ibaira erori da, eta hainbat lesio izan ditu. Donostia Ospitalera eraman behar izan dute, uretatik atera ondoren, eta osasun-zerbitzuek laguntza eman diote.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!