Ikasleak galdetegiak egiten kalean, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 14a, 00:00

Energiaren Munduko Eguna dela eta, Hernaniko Eskola Agenda 2030ean parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleak galdetegiak egiten ibiliko dira kaleetan, herritarrak energiaren inguruan duten ezagutza eta gabeziak atzemateko helburuz. Horregatik, Hernaniko Udalak ikasleekin kolaboratzeko eskatu nahi die herritarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!