Arrutik eta Quirogak urrezko dominak, 18 urtez azpiko Gipuzkoako Pista Estaliko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 14a, 00:00

Otsailaren 10ean, Elene Huitzi eta Hodei Sasiain dominekin, parte hartu zuten gainontzeko taldekideekin.

20, 18 eta 16 urtez azpiko mailetan, sekulako emaitzak lortu dituzte otsailean zehar, C.D. Hernaniko 11 korrikalarik.

Azken bi asteburuetan jokatutako txapelketetan, C.D. Hernaniko korrikalariek emaitza ederrak lortu dituzte. Otsailaren 3an, Donostiako belodromoan ospatutako Gipuzkoako 16 urtez azpiko eta 18 urtez azpiko Pista Estaliko Txapelketan, dominak irabazi zituzten ondorengo lasterketariek; 16 urtez azpikoetan, Malen Etxeberria luzeeran,  4.63ko jauziarekin, brontzezko domina irabazi zuen; 18 urtez azpikoetan, Oier Arrutik 1.500 metroko proban, urrezko domina irabazi zuen 4:17.09ko denborarekin, brontzezko domina eskuratu zuen, Irune Mateok 5:09:38rekin; 18 urtez azpikoetan, Mario Quirogak urrezko domina eskuratu zuen, luzeran, 5.92metroko jauziarekin.

Otsailaren 4an, Donostiako belodromoan, Euskadiko Master Pista Estaliaren Txapelketa ospatu zen M45 kategorian, eta bertan zen, David Rojo. Zilarrezko dominarekin itzuli zen etxera, pisuko proban, 8,11 metro eginez. Egun berean, Uliako Gimnastikako Krosaren 93. edizioan, 18 urtez azpikoetan, Lur Oconek hirugarren postua lortu zuen; eta gizonezkoen haur kategorian, Xuhar Hernandez izan zen bigarrena eta Mika Erdocia, berriz, hirugarrena.

 

Zilarra Arrutik, eta brontzea Sasiainek eta Huitzik, Euskadiko Txapelketan

Otsailaren 10ean, Donostiako belodromoan, Euskadiko Pista Estaliko Txapelketa jokatu zen kategoria txikiagoetan, eta emaitza hauek lortu zituzten, C.D Hernaniko korrikalariek: 18 urtez azpikoetan, Oier Arrutik, zilarra irabazi zuen,  1.500 metrotan, 4.15:03rekin, 20 urtez azpikoetan, brontzea izan zen  Hodei Sasiainentzat, 400 metroko mailan, 51.81 metro osatuz; eta azkenik, 20 urtez azpikoan, Elene Huitzik brontzea irabazi zuen, 800 metroko mailan, 2.36.59 metrorekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!