Bihar eta etzi, Stock Azokak hartuko du protagonismoa Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 14a, 00:00

Mota guztietako produktuak erosi daitezke azokan.

Mota guztietako postuak jarriko dituzte Plaza Berrin; hala nola, moda, dekorazioa, optika...

Urtero moduan, Hernaniko neguko Stock Azokak hartuko ditu herriko kaleak. Berriak Ostalarien eta Merkatarien elkarteak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Udalarekin elkarlanean antolatzen du azoka urtero, eta aurten bi egunetan gauzatuko du; bihar eta etzi, Plaza Berrin.

Zenbait establezimenduk denboraldiko azken aukerak «prezio ezin hobeetan» jarriko dituzte. Postuetan, moda, dekorazioa eta etxea, optikak eta oinetakoak bezalako sektoreetako saltokien produktuak erosteko aukera eskainiko zaie herritarrei. 

Horrenbestez, Berriak elkarteak herritarrak Stock Azokara bertaratzera animatu ditu: «anima zaitez, etorri azoka ezagutzera, bazkatzera, erostera eta gozatzera». Eta Hernaniko komertzio txikiari aipamen bat ere egin dio Berriak elkarteak: «denda txikia babestu, eta egunero eskaintzen diguten berotasuna itzuli».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!